Igo
  • 2018/07/12

Eskualdeko jaietatik itzultzeko gaueko autobus zerbitzuak Zornotza izango dau jopuntua asteburu honetan

Herri batzuetan jaiak ospatu dira honezkero, baina hondino be jaietatik bueltatzeko autobus-zerbitzua datorren asteburuan be erabili ahal izango da Zornotzako jaiei agur esateko. Zerbitzu hau Arratiako udalen Mankomunidadeak bultzatzen dau, Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko udalen lankidetzaz.


Zerbitzuak Gaztedi Arratia Programaren finantzaketa dauka, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Gaztedi Bizkaia Proiketuaren markoan.


Gautxori honek, orokorrean, zapatu eta domeketako gauetan eskaintzen da, nahiz eta prestatuko dan udalerri bakotxak dituan lehentasunen arabera. Jai honeen itzuleran, autobusak gazteak itxiko daua Usansolon, Juan B. Uriarte kalean (Laboral Kutxa ondoan) eta Aperribain.


Bi maiztasun eukiko dauz gauero: goizaldeko 02:30ean, autobus batek urtengo dau jaietan dagoan herriko geltoki batetik (herrigunetik hurren dagoan geltokitik, hain zuzen be), eta haraneko beste herri guztietara, Galdakaora eta Amorebieta-Etxanora joango da. Gauza bera egingo dau ordu bi geroago, 05:00ean.


2018KO EGUTEGIA


ZORNOTZA


Uztailak 14, 20 eta 21


02:30h / 05:00


Anbulatorioko paradan.


LEMOA


Uztailak 28 (zapatua)


02:30h / 05:00


Postetxearen ondoan


ZEANURI


Abuztuak 14 (martitzena)


02:30h / 05:00


Autobus geralekuan


AREATZA


Abuztuak 28 (martitzena)


02:30h / 04:30h


Autobus geralekuan


ARTEA


Irailak 8 (zapatue)


02:30h / 05:00


Autobus geralekuan


GALDAKAO


Irailak 8 eta 15


02:30h / 05:00


Laboral Kutxan (J.B. Uriarte) eta Usansoloko tren geltokian