Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Eskualdeko enpresatan praktikak eskainiko ditu Galdakaoko Udalak 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzat

Gazteria   2023/01/25

Galdakaoko Udaleko Gazteria arloak Nerbioi Ibaizabaleko udalekin batera bi programa antolatu ditu gazteentzat, 2023an. Horietako batek, Gaztedi Bekak, 18 eta 25 urte bitarteko eskualdeko gazteentzat beka ez-laboralak eskainiko ditu eskualdeko enpresatan.

Bekak eskatzeko baldintza hauek bete behar dituzte gazteek:

  • Arakaldon, Arrankudiagan, Arrigorriagan, Basaurin, Etxebarrin, Galdakaon, Orozkon, Ugao-Miraballesen, Urduñan, Zaratamon edo Zeberion erroldatua egotea. 
  • Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea. 
  • Unibertsitateko titulua, erdi- edo goi- mailako prestakuntza zikloa, doktoregoak edo 3. mailako profesionaltasun- ziurtagiria izatea, eta azken urteko ikasleak. 
  • Jasotako prestakuntzarekin lan-esperientziarik ez edo hiru hilabete baino gutxiago izatea. 
  • 18-25 urte bitartean izatea 

Bekek sei hilabeteko iraupena izango dute eta egunean 6 orduko jardunaren truke, hilean 828€ gordin jasoko dute (PFEZaren % 2ko atxikipena) eta orotara 24 beka eskainiko dira eskualdean, erakunde espezializatu baten bitartekaritza eta aholkularitzaren bitartez.

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea Galdakaoko Udaleko Gazteria Arloan: mlezameta@galdakao.net helbidera idatzita edota 944010598 telefono zenbakian. 

Eskualdeko enpresetan praktika ez-laboralak 18-25 urte bitarteko gazteentzat