Igo
  • 2021/01/26

Eskualdeko adinekoen egoitzetako langileei PCR frogak egingo zaizkie bihar Kurtzea frontoian

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du bihar asteazkena, Galdakaon, eskualdeko adinekoen zentroetako langileei PCR frogak egiteko. Azterketak egiteko lekua eskatuz Udalarengana jo du Aldundiak, eta Udalak frontoia utzi du frogak egin ahal izateko.


Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugao-Miraballeseko eta Urduņako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen zentro soziosanitarioetako profesionalei prebentziozko behaketa egiteko froga izango da biharkoa. Azterketak egiteaz arduratutako taldea Kurtzea pilotalekuan egongo da, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi dituen instalazioetan, 09:00etik 18:00etara bitartean.