Igo
  • 2019/05/24

Eskola Agenda 21eko foroak ikasturtea amaitzen du, “errekak eta itsasoak zaindu, stop plastikoak!” gai ngusia landu ondoren

Eskola Agenda 21en Foroak, Gandasegin maiatzaren 23an izan zenak, amaiera eman dio ikasturteko programari. Aurtengo gai nagusia "errekak eta itsasoak zaindu, STOP PLASTIKOAK!" izan da.


Ekintza izan aurretik, Andra BHI, Bengoetxe BHI, Eguzkibegi Ikastola, Elexalde BHI, Galdakao HHI eta Ostalaritza Galdakao BHI ikastetxeetako ikasleek Eskolarteko Foroan parte hartu dute bateratze-lana eginez.


Ondoren, Foroa egin da eta, lagundu dieten ikasle eta irakasleekin batera, Ibon Uribe alkateak eta Ruben Seoane Jasangarritasun eta Parte-hartze arloko zinegotziak eta Leire Diaz de Gereņu udaleko Ingurumen arloko teknikariak parte hartu dute.


Ikasleek azaldu dituzte aurten Eskola Agenda 21en markoan egin dituzten jarduera batzuk, beti ere gai nagusia ondokoa dela: "errekak eta itsasoak zaindu, STOP PLASTIKOAK!"


Ikasleek aprobetxatu dute udalari zenbait proposamen egiteko, plastikoen erabilera murrizteari dagokionean: 1) plastikoaren erabilera murrizteari buruzko kanpainak sustatzea, informatiboak, sentsibilizaziokoak eta kontzientziaziokoak; 2) birziklatzeko helburuarekin, ontziak eta plastikoa botatzeko paperontzi eta edukiontzi gehiago jartzea; 3) plastikozko poltsen erabilera ekiditea eta ehunezko, paperezko eta biodegradagarriak diren poltsak sustatzea.


Era berean, ikastetxeek zenbait konpromiso hartu dituzte: 1) plastikoa edukiontzi horietan uztea; 2) ontziratu gabeko fruta erostea; 3) erabilera bakarreko plastikoa ez erabiltzen saiatzea; 4) erosketetan poltsa birrerabilgarriak erabiltzea; 5) gelako lagunei eta adiskideei ikasitakoa transmititzea; 6) kristalezko botilak eta tupperwareak erabiltzea.


Azkenean, udal arduradunek zoriondu eta eskerrak eman dizkie ikastetxeek egindako lanagatik eta aurkeztutako eskaerak jaso dituzte.