Igo
  • 2020/09/11

Eskertza-ekitaldia itxialdian zehar ezinbestekoak izan ziren sektoreei

Iņigo Hernando Galdakaoko alkateak eta Angel Ezkurrak, Jai Batzordeko ordezkariak, prentsaurrekoa eman dute irailaren 11an, ostiralean, 11:00etatik aurrera Udaletxean.


Bertan, hilaren 14an, astelehenean, Ardanza parkean 13:00etatik aurreraitxialdian zehar ezinbestekoak izan diren sektoreei egingo zaien eskertza-ekitaldiaren berri eskaini dute.


Alkatearen esanetan, "sektore batzuen ekarpena ezinbestekoa izan da" herriaren bizitzak aurrera jarrai zezan"  eta Jai batzordearekin aspaldian erabaki zela ez "ez zirela jairik egongo".


Hiritarrak arduraz jokatzen ari direla, eta horrela segituko dutelakoan dagoela azpimarratzeaz gain, izurritearen ondorioz kalteturiko sektore ezberdinen alboan Udala egon dela gehitu du: "ostalaritza, dendariak, eskolak. beraien beharrei erantzuna emateko edo eta beste sektorea kultura da".


Horren ildotik Kultur Plazaren helburuak gogoratu ditu, 36 ekitaldi formatu txikian, "inoiz Galdakaon egon den kultur eskaintzarik oparoena", eta beste urte batzuetan errepikatzeko asmoarekin.


Jai Batzordearen izenean, Angel Ezkurrak gogorarazi duenez, jaiak bertan behera uzteko erabakiaren ostean sortu zen eskertza ekitaldiaren ideia, "balkoietatik txalotzen genituenak", Udalak zeukan asmoarekin bat eginez.


Aitorpena jasotzen duten pertsonek sektoreak ordezkatuko dituztela eta lehen lerroan egon zirela berretsi du. Amaitzeko, ardurarako deia egin du, datorren urtean jaiak normaltasunez ospatu ahal izateko itxaropenarekin.