Igo
  • 2018/11/08

Ertibil lehiaketan saritutako eta aukeratutako artelanak ikusgai daude hil honetan Torrezabalen

XXXVI. Ertibil Lehiaketan saritu eta aukeratu diren artelanak Torrezabal Kultur Etxeko Erakusketa Gelan egongo dira ikusgai, azaroaren 30era arte (astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era). Ekimen honen helburua da sorkuntza-joera berriak erakustea eta arte garaikidea herritarrei hurbiltzea.


Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura Sailak antolatzen du, Galdakaoko udalaren laguntzaz.


1983an sortu zen mostra honek pintura, eskultura, grabatua, argazkiak eta bideoaren modalitateak hartzen ditu. Oraingo edizioan, espezialitate guztietako 90 artisten 124 artelanek parte hartu dute. Aurkeztu diren artelan guztien artean hamazortzi dira Ertibil 2018 erakusketa osatuko duten lanak.


Artistak: Raquel Asensi, María Benito Piriz, Jone Elorriaga Soto, Jon Ander García, Helena Goñi, Eztizen La Cruz, Jara Navarlaz, Matxalen Oñate Esparza, Juan Pablo Orduñez / Mawa - Olatz Otalora, Ander Pérez, Laura Ruiz Sáenz, Ander Sagastiberri Fernández, Manu Tarrazo, Imagen 31**