Igo
  • 2020/04/02

Erosketak, bankuko tramiteak edo Osakidetzakoak internet bidez egiten erakusten ari dira KZguneak

Zerbitzu teknologikoak inoiz baino erabilgarriagoak diren honetan, horiei buruzko zalantzak argitzeko lanean jarraitzen dute KZguneek. Aurrez aurre egiteko aukerarik ezean, telefonoz zein posta elektronikoaren bidez ari dira ikasi nahi dutenei laguntza ematen.


Hainbat zerbitzu eskaintzen ari dira Kzguneetako langileak, eta horien artean aipatzekoa da Hezkuntza Sailak irakaskuntza jarduna online jarraitzeko egindako hautuarekin lotutakoa. Zerbitzu horri buruzko zalantzak argitzen lagunduko dute KZguneetako beharginek.


Etxetik atera ezinik egonik, egunerokotasuna erraztu dezaketen zenbait funtzio online nola egin ere erakusteko prest daude: erosketak zein banku izapideak nola egin, osasun karpetetan nola sartu edo Osakidetzako aplikazioak nola erabili, besteak beste. Aurrez aurreko harremanak mugatzeak eragiten duen gabezia arintzeko, elkarrizketak bideokonferentzia bidez gauzatzen laguntzeko prest ere badaude. Adinekoen egoitzetan, senideen eta egoiliarren arteko harremanetarako gero eta gehiago erabiltzen ari den sistema da.


Arreta zerbitzua erabilgarri egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, telefono eta helbide hauetan:


Galdakao:


. Telefonoa: 94 403 33 53


. Emaila: tutor.galdakao@kzgunea.net


Usansolo:


. Telefonoa: 94 403 33 52


. Emaila: tutor.usansolo@kzgunea.net