Igo
  • 2020/02/07

Erasotzaile baten jipoia jaso zuen udaltzainari babes osoa adierazi dio udalak

Galdakaoko udaltzain batek eraso bat jaso zuen aurreko astean. Jarrera oldarkorrean ari zen pertsona horri jarreraz aldatzeko eskatuz hurbildu zitzaion aisialdian zegoen udaltzaina, eta erasotzaileak jipoia emanda erantzun zion. Ondorioz, sudurra hautsita du langileak eta gorputza erabat kolpatuta. Bajan dago ordutik.


Galdakaoko Udalak babes osoa adierazten dio langileari eta auzian akusazio gisa aurkeztea aztertzen ari da.