Santakurtzak hastear diren honetan, Momoak talde feministak eraso matxistarik gabeko jaien alde antolatu duen mobilizazioari atxikimendua adierazten dio Galdakaoko Udalak.
Bihar osteguna, izango da manifestazioa, 20:00etan Santi Brouard plazan hasita. Galdakaoko Udalak bat egiten du deialdiarekin eta bertaratzeko deia egiten die herritarrei.