Igo
  • 2018/03/09

Erabide eta Galdakao Gogora alkarteek ibilbide bat proposatzen dabe datorren zapaturako, emakumeen memoria 16 puntutan berreraikitzeko

Erabide eta Galdakao Gogora alkarteek, Galdakaoko udalaren Berdintasun Arloaren laguntzaz, zapatu honetarako herrian zehar ibilbide bat antolatu dabe, 16 puntu enblematikoetan geratuz, emakumeen memoria berreraikitzeko helburuagaz.


Ibilbidea 12:00etan hasiko da Plazakoetxetik eta ekimen berritzaile honetara etorri gura daben guztientzat zabalik dago.


Jarduera hau "Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Eguna" dela eta, programatu diran ekintzen barruan dago. Modu horretan, emakumeen lana bistaratu gura da, itxi deuskuen legadua herrigunean identifikatuz.


Kalejirak Plazakoetxetik urtengo dau hiri-aztarna horreen bila. Puntu horrek aurretik gai desbardinei buruz apainduta dagoz eta azaltzen dauen panel txiki bat izango dabe.


Holan, bada, emakumeak Gerra Zibilean gogoratuko dira, musika eta irakaskuntzaren munduan bete daben papera, kirolaren eta osasunaren arloan gainditutako oztopoak, lan-munduan sartzeko izandako baldintza gogorrak. Eta ibilbidea, euskera klandestinidadean trasmititzeko lekukoa izan zan Monika Lekunberriren parkean amaituko da.