Igo
  • 2018/03/05

Erabide alkarteak erakusketa bat egingo dau Torrezabalen euren hogeita bost urteko ibilbidea ospatzeko

Erabide alkarteak, erakusketa bat inauguratu dau gaur, astelehena, Torrezabal Kultur Etxean, XXV. urteurrena ospatzeko, "Martxoak 8-Emakumearen Nazioarte Eguna"ren inguruko programazioa aprobetxatuz. Erakusketa zabalik egongo da barikura arte, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:30era.


Erakusketaren izenburu orokorra da "Sororitatea. 25 urte partekatzen.". Erabidetik azpimarratzen danez, "sororitatea, emakumeen arteko ahizpatasunetik dator, bardinak dirala ohartuz, alkartu, partekatu eta, batez, be, errealidadea aldatu leikielako. Emakume desbardinen eta parekoen arteko adiskidantza da eta lan egin, sortu eta euren bizitza eta ingurua eraldatzeko konplize dira, proiektuak, ilusinoak eta ametsak partekatuz. Horixe da Erabiden egin dana eta egiten dabena: jarduera desbardinak egiteko alkartzen diran emakumeak".