Igo
  • 2020/04/22

Erabat kenduta dago Urretako aireko igarobidearen egitura

N-634 errepidea Urreta parean alderik alde zeharkatzen zuen pasabidearen egitura erabat desagertuta dago. Irisgarritasun aldetik eragiten zituen oztopoak ezabatzeko erabaki zuen udalak zubia kentzea, eta pasabidea bera martxoaren 24an eraitsi zuen. Igarobidera igotzeko egitura da egunotan kendu dena, arrakastaz.