Igo
  • 2020/11/17

Enviser enpresaren grebak eragina du Galdakaoko beira bilketan

Beira biltzeko edukiontzi batzuek gainezka egin dute eta ondorioz zenabit erabiltzaile kexatu egin dira. Galdakaoko Udalak argitu nahi du Enviser Servicios medioambientales Ecovidrio enpresako langileen greba eragiten ari zaiola zerbitzu horri.


Galdakaon (Aperribain izan ezik) beira biltzeaz arduratzen den enpresa horretako iturriek jakinarazi dutenez, orain arte Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak soilik errespetatzen ari dira.


Greba mugagabea da eta oraingoz ezin da aurreikusi zerbitzua normaltasunez noiz emango den berriro. Hori dela eta, Udalak premiazko abisuak helaraziko dizkio enpresari, edukiontzi horiek gutxieneko zerbitzuak ematen diren egunetan hustu daitezen.


Udalak sentitzen du egoera honengatik sortzen ari diren eragozpenak.