Igo
  • 2018/09/13

Enrique Villarreal “El Drogas” Galdakaoko jaietara etorriko da kartel-buru gisa “Un día nada más” jiraren barruan

Enrique Villarreal "El Drogas", Barricada taldeko liderra izan zanak bere azken lana, "Un día nada más", aurkeztuko dau irailaren 15ean; santakurtzetako kontzertu nagusia izango da.


"El Drogas" Ardanza parkera etorriko da laukote formatu tradizionalagaz, "Un día nada más" jira arrakastatsuari amaiera emonaz. Jiraren hasieran publiko asko erakarri eban, aurreko jirakaz alderatuta entzulegoa bikoiztuz eta hirukoiztuz, "sarrerak agortuta" kartela ikustea ohikoa izan dala.


Kontzertu gitxi batzuk nahikoak izan ziran momentuko bandetako bat bihurtu zala ikusteko, errepertorio ezin hobea eta hutsune bako eszenaratzea eskainiz, hori guztia bizi osoa musikari eskaini deutson batek daukan segurtasunez.


Urte biko jira honetan zuzeneko diskoa aurkeztu dan bitartean salmenta-zerrendetan egon izan da aste askotan, horren ondorioz kontzertu ugari burutuz. Hile batzuetan, nagusiki, banda honek estudioko bere hurrengo lana grabatuko dau.


Ainhoa Agirregoikoa, kultura arloko zinegotziak azpimarratzen dauenez, "talde honegaz, "El Drogas" buru, goi-mailako kontzertua eskaini gura dogu santakurtzetan, zaleen eskariari erantzunez. Izan be, musika-taldeen kartela aukeratzeko parte-hartze prozesuakatik zorionak emonaz gain, kartel-buru honen moduko "talde "izar" bar eskatzen euskuen herritarrek. Musikari nafarrak eta banda honek lagunduko deuskue eskaintza musikala hobetzen".