Igo
  • 2021/10/13

Enpresak sortzeko eta autoenplegurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Ekintzaileentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Galdakaoko Udalak eta negozio bat martxan jartzeko asmoa dutenek azaroaren 3ra arte egin ahalko dute eskaera Behargintzan.

Aurreko urteetan bezala Lanbidek Galdakaoko Udala baimendu du ekintzaileentzako diru laguntzetan kolaboratzaile gisa. Hortaz, Galdakaoko Udalak ekintzaileen diru laguntzak eskatzeko laguntza eta aholkularitza emango du, Behargintzaren bidez.

Diru laguntza horiek eskatu ahal izateko epea 2021eko azaroaren 3ra arte egongo da zabalik.

Negozio bat martxan jartzen pentsatzen ari diren pertsonei zuzenduta daude laguntza horiek; hau da, oraindik alta eman gabe daudenentzako dira. Horretarako bi subentzio mota daude: negozio ideia lantzeari begirakoak, batetik, eta bestetik, proiektuak martxan jartzera zuzendutakoak.

Euren negozio ideia lantzeko aukeratuko diren pertsonek 1.000 eta 1.300 euro arteko laguntza jasoko dute, eta enpresa martxan jartzeko aukeratzen direnek 1.500 eta 1.950 euro artekoa.

Diru laguntza bien xedea pertsona ekintzaileei beraien proiektuan aritzeko laguntza ematea da; negozio ideiari forma eman eta hausnarketa egiten laguntzea, era horretan, ideiak ahalik eta garapen egokiena izan dezan eta martxan dagoen negozio batean bilakatu dadin. Guzti horretarako, banan banako aholkularitza jasoko du ekintzaileak.

Eskabideetarako eta informazio gehiagorako:

▶️ Galdakaoko Udaleko Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Arloa (Behargintza).

Zabalea auzoa 35, bis

Telefonoa: 94 401 05 80

E-maila: janirebehargintza@galdakao.eus