Igo
  • 2021/04/21

Enpresak sortzeko eta autoenplegurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Ekintzaileentzako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Galdakaoko Udalak eta negozio bat martxan jartzeko asmoa dutenek maiatzaren 20ra arte egin ahalko dute eskaera Behargintzan.


Aurreko urteetan bezala Lanbidek Galdakaoko Udala baimendu du ekintzaileentzako dirulaguntzetan kolaboratzaile gisa. Galdakaoko Udalak, Behargintzaren bitartez, ekintzaileen dirulaguntzak eskatzeko, laguntza eta aholkularitza emango ditu.


Diru laguntza horiek eskatu ahal izateko epea 2021.ko maiatzaren 20rarte egongo da zabalik.


Negozio bat martxan jartzen pentsatzen ari diren pertsonei zuzenduta daude laguntza horiek; hau da, oraindik alta eman gabe daudenentzako dira. Horretarako bi subentzio mota daude: negozio ideia lantzeari begitrakoak, batetik, eta bestetik, proiektuak martxan jartzera zuzendutakoak.


Euren negozio ideia lantzeko aukeratuko diren pertsonek 1.000 eta 1.300 euro arteko dirulaguntza jasoko dute, eta enpresa martxan jartzeko aukeratzen direnek 1.500 eta 1.950 euro arteko laguntza.


Pertsona ekintzaleei beraien proiektuan aritzeko laguntza ematea da bi dirulaguntzen xedea; negozio ideiari forma eman eta hausnarketa egiten laguntzea, era horretan, ideiak ahalik eta garapen egokiena izan dezan eta martxan dagoen negozio batean bilakatu dadin. Guzti hori burutzeko, banan banakako aholkularitza jasoko du ekintzaileak.


Eskabideak eta informazio gehiago eskuragarri:


✅Galdakaoko Udaleko Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko Arloa (Behargintza).


✅ Zabalea Auzoa 35 Bis


✅ Telefonoa: 94 401 05 80


✅ E-maila: janirebehargintza@galdakao.net