Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Enpresak sortzeko eta autoenplegurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Galdakaoko Udalak

Enplegua   2022/09/19

Herriko ekintzaileei bultzada eman nahian, Galdakaoko Udalak zabalik du enpresak sortzeko eta autoenplegurako diru laguntzak eskatzeko epea. Lanbiderekin lankidetzan jardungo du horretarako Udalak, Behargintzaren bitartez; zehazki, dirulaguntzak eskatzeko laguntza eta aholkularitza emango ditu.


Diru laguntza hauek eskatu ahal izateko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik. 


Negozio bat martxan jartzen pentsatzen ari diren pertsonei zuzenduta daude laguntza horiek; hau da, oraindik alta eman gabe daudenentzako dira. Horretarako bi subentzio ezberdin daude: alde batetik negozio ideia lantzeko, eta bestetik, proiektuak martxan jartzeko.

 
Negozio ideia lantzeko aukeratuak izango diren pertsonek 1.000 eta 1.300 euro arteko diru laguntza jaso dezakete eta enpresa martxan jartzeko aukeratuak direnek 1.500 eta 1.950 euro artekoa.


Dirulaguntza bien xedea, pertsona ekintzaleei beraien proiektuan aritzeko bultzada ematea da; negozio ideiari forma eman eta hausnarketa egiteko aukera eskaintzea, era horretan garapen egokiena izan dezan eta ideia martxan dagoen negozio batean bilakatu dadin. Guzti horretarako, aholkularitza pertsonalizatua jasoko du  ekintzaileak.


Eskabideak egiteko eta informazio gehiago jasotzeko:
Galdakaoko Udalaren Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Arloa (Behargintza). 
Zabalea Auzoa 35 Bis
Telefonoa: 94 401 05 80
E-maila: janirebehargintza@galdakao.eus