Igo
  • 2020/01/15

Enpresak sortzeko eta autoenplegurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Galdakaoko Udalak

Enpresak sortzeko eta autoenplegurako ekimenak diruz lagunduko ditu Galdakaoko Udalak, Lanbideren baliabideak kudeatuta. Negozio bat martxan jartzea pentsatzen ari diren pertsonei zuzendutako laguntzak dira, oraindik alta eman gabe daudenentzat. Bi laguntza mota daude horretarako: negozio ideia lantzeari begirakoa bat, eta proiektuak martxan jartzekoa bestea.


Negozio bat sortzeko ideia lantzeko diru laguntza jasotzeko aukeratzen diren pertsonek 1.000 eta 1.300 euro arteko laguntza jasoko dute; enpresa martxan jartzeko aukeratuak izango direnek, 1.500 eta 1.950 euro artekoa.


Ekintzaileei beraien proiektuan aritu ahal izateko laguntza ematea da dirulaguntza bien xedea; negozio ideiari forma eman eta hausnarketa egitea, proiektuak garapen egokia izan dezan eta negozio egonkor batean bihurtu dadin. Horretarako banakako aholkularitza ere jasoko du ekintzaileak.


Dagoeneko zabalik dago diru laguntzak eskatzeko epea, otsailaren 17ra arte.


ℹ️ Informazio gehiago:


Galdakaoko Udaleko Ekonomia Sustapena (Behargintza)


Zabalea auzoa 35 bis


94 401 05 80


behargintza@galdakao.net