Igo
  • 2021/12/22

Endike Altamira, Maite Gorrotxategi, Estrella Bañales eta Luis Mari Moradillori aitortza: Eskerrik asko egindako lanagatik!

Musikarentzat, Maximo Moreno Musika Eskolarentzat, Udalarentzat eta herriarentzat egindako lana eskertu die Galdakaoko Udalak Endike Altamirari, Maite Gorrotxategiri, Estrella Bañalesi eta Luis Mari Moradillori. Ia 40 urteko lanaren ondoren erretiroa hartzeko ordua iritsi zaie lauei, eta urtetan lantoki izan duten Musika Eskolan jaso dute aitortza.

Akordeoi irakasle izanak dira Endike Altamira eta Maite Gorrotxategi; Estrella Bañales, piano eta armonia irakaslea; eta  Luis Mari Moradillo, administraria.

Egindako lana banan bana eskertu die Iñigo Hernando alkateak opari bana emanda, Arantza Zatón Musika Eskolako zuzendariarekin eta Olaia Parra zinegotziarekin egindako ekitaldian.