Igo
  • 2018/06/12

Emakumezkoen GDKO Ibaizabal ekipoa itxurea hartzen dabil datorren denporaldiari begira, igoerako play-offean barriro sartzeko erronkagaz

Jose Maria Alcantara datorren denporaldirako GDKO Ibaizabal LF2ko entrenatzaile gisa barritu ebanetik, kontratu-barrizteak itxiz joan dira, datorren 2018-2019 kanpainari begira talde bermeduna eratzeko eta estadu mailako saskibaloiko kategoria gorenera igotzeko play-offean barriro sartzeko.


Lan ildo horretan, Gorka Paternina buru dan zuzendaritzari esker, Miren Agirregoikoak jarraituko dau Ibaizabaleko kapitaina izaten. Jokalari galdakoztarrak urte bikaina burutu dau, bataz beste 23 minutu eginez, 6 puntu sartuz eta 6 errebote eta 8ko balorazioa. Gainera, kantxan zein aldagelan liderra izateaz aparte, Miren erabakiorra izan datalde teknikoaren eskemetan; jokoa ulertzeko era eta pista barruan zein kanpoan izan duen portaera balio handikoa izan da.


Mirenen berritze-kontratuaren ondoren, Ane Arrien basearena etorri zan, berdez jantzita egingo dauen bigarren denporaldirako. Bataz beste 26 minutu jokatu ditu, partiduko 3,5 puntu, 3 asistentzia eta 2 baloi lapurtuz. Era berean, lehiaketako base seguruenetako bat izan da, partidu bakotxeko baloi bat baino gitxiago galduz; zalantza barik gozatu dogun denporaldi politaren errudunetako bat.


Jone Azkuek bere 5. denporaldia beteko dau berdez jantzita, kontratua barriztu ondoren. Azkue da beste jokalari bat, klubaren beheko kategorietan egon barik, bertakoa lez hartu dana.


Bestalde, Araia Peņa urtebete igaro ondoren Ibaizalera bueltatzen da, Azpeitiatik pasatu ostean. Talde teknikoaren helburuetako bat Peņa berreskuratzea zan, jokoa ulertzen dauen jokalaria da, karakterra dauka, eta bertikalidadea emoten deutso jokoari. Joan dan astean, Gorka Paterninak eta jokalari honek 2018-19 denporaldirako akordioa itxi eben.


Kontratu-barrizteok, eta Maria Barneda eta Maria Espaņa jokalarienek, pisuzko sakontasuna emoten deutsie GDKO Ibaizabalek 20018-19rako daukan proiektuari.