Igo
  • 2018/11/08

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dala eta, “Familia eta generoa” gaiari buruzko hitzaldiak egongo dira

Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak, Emakumeenganako Indarkerkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dala eta (azaroak 25), Familia eta Generoari buruzko hitzaldiak antolatu dauz. Hitzaldiok Karmele Zabala psikologoak eta Patricia Verdes abokatuak emongo dabez.


Hitzaldiok jarraipena izango dabe azaroko hurrengo hiru martitzenetan (13, 20, 27) Gandasegin, 17:00etatik 18:30era. Hitzaldietan Genero desbardintasuna eta familiaren inguruko gaiak aztertuko dira ikuspegi psikologiko eta lege aldetik. Ondoko gaiak aztertuko dira:


- Gaur egungo produkzio-sistemak emakumeen osasunean daukan inpaktua: zaintzaren ondorioak.


- Herentziak eta jaraunspenak


- Adinekoakaz erlazionatutako familia-eskubidea.


Hitzaldietara edozein adineko pertsona joan daiteke, sarrera libre daukie.