Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Adierazpen Instituzionala onartu du udalbatzarrak, aho batez

Instituzionala   2022/11/24

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta bezperan egindako osoko bilkuran horixe izan du hizpide Galdakaoko udalbatzarrak. Udala osatzen duten ordezkari guztiak ados jarri dira, eta aho batez onartu dute: mota guztietako indarkeria matxisten aurka egin beharra aldarrikatu dute Adierazpen Instituzionalean, eta bide horretan aurrera urratsa egiteko konpromisoak hartu ditu Udalak.
Erabaki gehiago ere hartu ditu udalbatzarrak azaroko saioan: 


-    Hiru kreditu aldaketa: 

  1. Zuzkidura bizitokietarako konpromiso kreditua egokitu da, eta 2023an ordaintzekoa zen dirutik 500.000 euro 2024ko ekitaldian ordaintzea adostu da. Izan ere, eraikitze lanak 2023ko abenduan amaitzea aurreikusten da, baina, lanak bukatu ondoren hiru hilabete daude lanak erabat amaitutzat eman eta azken likidazioa egiteko. Likidazio hori 2024an egitea adostu da, udal gobernua osatzen duten EH Bildu (6), Auzoak (3), Usansolo Herria (2) eta Podemoseko (1) ordezkarien eta PSE-EEko (2) ordezkarien aldeko 14 botoekin, eta EAJko 5 ordezkarien eta atxiki gabeko zinegotziaren abstentzioarekin.
  2. Gorozibain planta fotovoltaikoa eraikiko den lur eremua erosteko ordainketari dagokion moldaketa. Erosketa uztailaren 29an egin zen, eta egun horretan bertan egin zen lehen ordainketa, bigarrena 2024ko urtarrilean egingo da, eta hirugarrena urte bereko uztailean. 14 ordezkarik babestu dute proposamena: Gobernu taldeko 12 ordezkariek eta PSE-EEko biek. Atxiki gabeko zinegotziak kontrako botoa eman du eta EAJko 5 kideak abstenitu egin dira.
  3. Plazakoetxe-Zuhatzu-Usansolo bidegorria eta urbanizazio lanak gauzatzeko, Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena egin zuen 2021eko azaroan. Lan horiek, ordea, Ibaizabalen gaineko zubi berria eraikitzeko obren menpe daude, eta horiek, URAk baldintzatuta. Obra horiek atzeratu egin dituztenez, Plazakoetxe-Zuhatzukoa ere atzeratu egin beharko da ezinbestean. Hortaz, lan horietan 2023an erabiltzea aurreikusten zen 1.250.000 euroetatik 1.100.000 euro 2024 urtera bideratuko dira. Proposamena babestu dute 14 ordezkarik (EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria, Podemos eta PSE-EE), eta 6 zinegotzik abstentzioa botatu dute (EAJ eta atxiki gabeko ordezkaria).

-  Inflazioaren ondorioak konpentsatzeko, sektore publikoan langileei soldata % 1,5 igotzea onartu zuen Espainiako Gobernuak urrian. Udal langile eta funtzionarioei (behin-behinekoak eta izendapen politikoa dutenak izan ezik) igoera hori ezarriko zaie.
-   Galdakaoko Udaleko langileak egonkortzeko prozesua kudeatzeko gomendioa Bizkaiko Foru Aldundiari egitea onartu da. 40 plaza egonkortzea aurreikusten da. Aho batez onartu da erabakia.
-   Tramite guztiak igarota, hiri garbiketarako kontratua lehiaketa prozesua irabazi duen Aldi Baterako Enpresa Elkarteari esleitzea onartu da. Aldeko 14 izan ditu proposamenak: EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria eta PSE-EE taldeetako zinegotziena eta atxiki gabekoarena. EAJko 5 ordezkariak eta Podemosekoa, abstenitu egin dira.

AZAROAK 25 - ADIERAZPEN INSTITUZIONALA