Igo
  • 2018/02/14

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Galdakaoko Berdintasun Sariaren bigarren edizioaren deialdia egin da

Galdakaoko Udalak "Galdakaoko Berdintasun Saria"ren bigarren deialdia egiten du. Bere helburua da udalerriko elkarteek, pertsonek, enpresek, kirol klubek, komertzioek, ikastetxeek eta abar, emakume eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten lana balioestea eta ikusaraztea.


Hautagaiak izan daitezke pertsonak, elkarteak, komertzioak, Ikastetxeak, eta abar 2017 urtean zehar Emakume eta gizonen berdintasunerantza pausuak ematera zuzenduta joan den iniziatibaren bat garatu dutenak.


Hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago jada eta datorren martxoaren 2an amaituko da.


Hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:


-. Galdakaon erroldaturik egotea, Galdakaon jaioa izatea bertan ez bada bizi ere edo bertan bere egoitza soziala izatea.


-. 2017 urtean garatutako egitate zehatza eta baloragarria egina izatea hurrengo gaiekin lotuta:


a. Hezkidetzarekin, tresna gisa, desberdintasunen aurkako borrokan.


b. Erantzunkidetasunaren eta kontziliazioaren aldeko lanarekin.


c. Balioen aldaketarekin eta emakumeen ahalduntzearekin.


d. Indarkeria matxistaren desagerpenarekin.


e. Enpresetan berdintasunaren alde egindako praktika onekin.


f. Berdintasunaren aldeko balioak ezagutzera ematen egindako lanagatik.


g. Tradizionalki gizonek bete dituzten eremuetan (kirola, enpresa.) emakumeek dituzten desberdintasunak gainditu eta integratzearen alde, edozein eremutan egindako jarduerengatik.


Hautagaiak www.galdakao.eus web-orriaren bidez, Torrezabal Kultur Etxean bertaratuta, edota ESAN bulegoan aurkez daitezke, otsailaren 12tik martxoaren 2ra arte.


Información: 944010528.


Iaz, Erabide elkarteak jaso zuen saria, sari-banaketan esandakoak gogora ekarriz, «sortu zenetik, 1993 urtea, emakumeak elkartzeko eta haiei garapen pertsonal eta sozialerako guneak eskaintzeko egindako lan nekagaitzagatik», gainerako sei elkarte galdakoztar parte-hartzaileak gaindituta.