Igo
  • 2019/02/27

Datorren ostegunean amaitzen da, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko "Galdakaoko Berdintasun Saria" eskuratzeko izangaiak proposatzeko epea

Galdakaoko Udalak "Galdakaoko Berdintasun Saria"ren hirugarren deialdia egiten du. Bere helburua da udalerriko elkarteek, pertsonek, enpresek, kirol klubek, komertzioek, ikastetxeek eta abar, emakume eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten lana balioestea eta ikusaraztea.


Hautagaiak izan daitezke pertsonak, elkarteak, komertzioak, Ikastetxeak, eta abar 2018 urtean zehar Emakume eta gizonen berdintasunerantza pausuak ematera zuzenduta joan den iniziatibaren bat garatu dutenak.


Hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 28an, osteguna, amaituko da.


Hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:


-. Galdakaon erroldaturik egotea, Galdakaon jaioa izatea bertan ez bada bizi ere edo bertan bere egoitza soziala izatea.


-. 2018 urtean garatutako egitate zehatza eta baloragarria egina izatea hurrengo gaiekin lotuta:


a. Hezkidetzarekin, tresna gisa, desberdintasunen aurkako borrokan.


b. Erantzunkidetasunaren eta kontziliazioaren aldeko lanarekin.


c. Balioen aldaketarekin eta emakumeen ahalduntzearekin.


d. Indarkeria matxistaren desagerpenarekin.


e. Enpresetan berdintasunaren alde egindako praktika onekin.


f. Berdintasunaren aldeko balioak ezagutzera ematen egindako lanagatik.


g. Tradizionalki gizonek bete dituzten eremuetan (kirola, enpresa.) emakumeek dituzten desberdintasunak gainditu eta integratzearen alde, edozein eremutan egindako jarduerengatik.


Hautagaiak www.galdakao.eus web-orriaren bidez, Torrezabal Kultur Etxean bertaratuta, edota ESAN bulegoan aurkez daitezke.