Igo
  • 2019/09/14

Emakumeek zabaldu dute soka dantza, lehen aldiz Santakurtzetan

Aldaketa eta aurrera urratsak izan dira aurtengo Santakurtzetako egun handian. Udal korporazioarekin eta musika eta txistulari bandekin batera, txupinera eta pregoilaria ere igo dira Andra Marira Kurtze Santuaren egunean. Tradizio bihurtu diren dantzek ere aldaketa ekarri dute: emakumeak izan dira soka dantza zabaldu dutenak, lehen aldiz Galdakaoko Santakurtzetako historian.


Esanahi berezia du Andra Marin dantzatzeak herriko taldearentzat, bertan sortu baitzen duela sei hamarkada baino gehiago. Maitatua da herrian ere, 1950. hamarkadatik euskal musika eta dantza tradizionala ikertu eta berreskuratzeko egindako lanagatik. Gaurkoan beste ekarpen bat egin dio herriari, parekidetasunaren bidean. Iņigo Hernando alkatea ere aritu da Andra Marirekin eskutik, soka dantzan; berria alkatea ere.


Dantzak amaituta, Kurtzeko plazara itzuli dira guztiak, bertan herriko musika bandaren kontzertua entzuteko.


Bien bitartean, dozenaka kuadrilla batu dira arrozaren inguruan Plazakoetxeko parkean, ohiko paella txapelketa arrakastatsuan.