Igo
  • 2018/10/09

Emakumeek rock munduan izan daben papera ikusi ahal izateko argazki-erakusketa bat izango da Torrezabal Kultur Etxean

Torrezabal Kultur Etxeko Erakusketa urriaren 8tik, astelehena, urriaren 26ra arte, izango da eta bertan emakumeek rockean izandako irudia nabarmentzen eta ikusarazten dauen argazki-erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa hau astelehenetik barikura bisitau lei, 17:30etik 20:30era.


Bilduma horretan Unai Endemaņok prestau dauzen bat-bateko argazkiak dagoz eta bertan, interes artistikoaz gain, egunez egun rockaren munduan emakumeen papera gero eta garrantzitsuagoa dan aldarria nabaritu lei. Horretarako, artisten bilketa homogeneoa egin da; batetik, gaur egungo abangoardia aurreratuenaren barruan dagozan interpretatzaileak jasoz, esaterako, Chelsea Wolfe, Caro de Oathbreaker, Sub Rosa, edo Patricia de Sinistro eta, bestetik, klasikoagoak diran Metaleko musikaren barruko figura garrantzitsuenak, kasurako, Noora de Battle Beast, Nervosako neskak edo Steffi de In Mute.


Era berean, erakusketaren portzentai bat itxi gura izan da, Euskal Herriko eszenan izan diran emakume garrantzitsuentzat, adibidez, Virginia de Last Fair Deal, Leire de Fear Crowd edo estaduko aitzindaria izan dan Marilu Tudanca. Izan be, beronek aurpegia ipini deutso publizidadeko kartelari, erakusketaren funtsa pertsona bakarrean biltzen dauela.