Igo
  • 2018/03/12

“Emakume dinamitariak – Las Dinamiteras” argazki-erakusketa, emakumeen papera ahizturaren zulotik ateratzeko

"Emakume dinamitariak - Las Dinamiteras"  erakusketa, "Dinamita" enpresan (gaur egun MAXAM) urteetan behar egin eben emakume batzuen lekukotza emonaz aurkeztu da gaur, astelehena, Torrezabal Kultur Etxean. Erakusketa martiaren 23ra arte egongo da zabalik, astelehenetik barikura (11:00-13:00 eta 17:30-20:30), Galdakaoko udalak eta MAXAM Fundazioak bultzaturik.


Erakusketa sasoiko argazkiz osatuta dago eta irudiei lotutako informazinoa be badakar. Holan, Galdakaoko garapen ekonomikoan emakumeek bete eben papera ahizturaren zulotik atera gura da, hain zuzen be, udalerriko historiari berari lotuta dagoan enpresan behar eginez. Galdakaon enpresa 1872. urtean Alfred Nobelek sortu ebanetik, laster 150 urteko dira.


Erakusketa hau, martiaren 21erako aurreikusita dagoan ekitaldia baino egun batzuk arinago inauguratzen da. Ekitaldian, Galdakaoko udalak, Berdintasun Arloaren bitartez, emakumezkoen beste izen bat ipiniko dau udal kale-izendegian. Zehazki, Altzadi plaza ondoan egiten dabilzen urbanizazino barrian eraikiko dan eremu publikoak "Emakume dinamitarien plaza" izena hartuko dau.


Erakusketaren inaugurazio-ekitaldian egon dira, Ibon Uribe, Galdakaoko alkatea, Begoña Ormaetxe, Berdintasun Arloko zinegotzia, Oscar maza, Galdakaoko MAXAM Instalazioko Zuzendaria, eta enpresan urteetan behar egin eben emakumeak, fabrika horretako oroitzapen galduak argitara ekarri dabenak.


Uribek adierazo dau, "erakusketa honegaz eta egun batzuk barru herriko eremu bati ipini jakon izenagaz, sasoi hartako eta gaur-gaurko emakumeei bihotz-bihotzetiko omenaldia egin gura deutsegu, Galdakaoko ekonomiaren, jendartearen eta familien garapenean lagundu ebelako, gure oroimenean arrasto ezabaezina itxiz, "Dinamita"n behar eginda, holan, Begoña Orametxek be gogoratu dauenez, emakume horreen beharra "bistaratzeko" konpromisoari eutsiz.


Beste alde batetik, Lucas Ferreira, MAXAM Fundazioko ordezkariak azpimarratu dauenez, "gaur inaurguratzen dan erakusketak "dinamitari" horrek hartutako konpromisoa, esfortzua, denpora eta dedikazinoa autortu gura deutsiez".


Oscar Maza, Galdakaoko MAXAM instalazinoko zuzendariak aurkezpenean adierazo dauenez, "zorionez, jendarteak eboluzionatu dau eta gaur egun emakumeek, gure enpresan, -hemen, Galdakaon, eta munduan gagozan 50 herrialdetik gora- produzino-postuak ez ezik kudeaketa eta goi-zuzendaritzako postuak be betetzen dabez. MAXAM enpresan uste dogu talentua eta dibersidadea orokorrak dirala eta ez daukiela generorik, adinik edo muga geografikorik".


MAXAM Fundazinoari buruz - www.fundacionmaxam.net


La Fundación MAXAM es una organización sin ánimo de lucro que realiza actividades de patrocinio en el campo de la cultura y, en concreto, de la pintura. Además, la misión de la Fundación se centra en la organización, conservación y divulgación de la herencia histórica acumulada por MAXAM desde su fundación en 1872 por Alfred Nobel. Organiza también actividades para promover y alcanzar objetivos vinculados a la investigación y el desarrollo de carácter cívico, social, educativo, científico y tecnológico.


MAXAM enpresari buruz - maxam.net


MAXAM es una compañía tecnológica global, especializada en el diseño, desarrollo, fabricación y aplicación de materiales energéticos. Estructura su actividad en cuatro unidades de negocio: soluciones de voladura para minerías, canteras y obras públicas; cartuchos y pólvoras para su uso en caza y tiro deportivo; productos y sistemas para el sector de defensa y seguridad; y producción de materias primas clave en la actividad nitro química.


Fundada por Alfred Nobel en 1872, MAXAM cuenta en la actualidad con más de 6.500 empleados, más de 50 filiales, 80 instalaciones industriales y operaciones comerciales en más de 100 países. La compañía cerró el ejercicio fiscal 2017 con una facturación de 1.087 millones de euros.