Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Elexaldeko igerilekuetako taberna kudeatzeko interesa dutenek eskaerak aurkeztu ditzakete ekainaren 8ra arte

Sustapen ekonomikoa   2023/05/24

Taberna uztailean zabaltzea da Udalaren asmoa

Elexaldeko igerilekuetako taberna egokitzeko lanak amaituta, taberna nork kudeatuko duen aukeratzeko lizitazio prozesua abiatu du Galdakaoko Udalak. Martxan jartzeko prest dago lekua, beharrezko azpiegiturekin, eta uztailean zabaltzea da asmoa. 

Taberna kudeatzeko interesa dutenek eskaera egiteko momentua da orain. Maiatzaren 25etik ekainaren 8ra bitartean izango da, biak barne. Epe tarte horretan kudeaketaren ardura hartzeko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko agiriak aurkeztu beharko dira. Baldintzak betetzen dituztenekin harremanetan jarriko da Udala ondoren, gonbidapen bidez, eta interesdunek orduan aurkeztu beharko dituzte proposamenak. Proposamen zehatza aurkeztu aurretik taberna ikusteko aukera izango dute baldintzak betetzen dituztenek. 

Udalaren webgunean daude jasota baldintza eta oinarriak, kontratatzailearen profilean. Hau da lotura: https://www.galdakao.eus/kontratugilearen-profila