Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Elexaldeko igerilekuak ekainaren 1etik irailaren 30era egongo dira zabalik

Kirolak   2023/05/23

Hurrengo astean, ekainaren 1ean, hasiko da Elexaldeko igerilekuen udako denboraldia eta irailaren 30ean amaituko da. Astelehenetik igandera egongo dira zabalik igerilekuak honako ordutegi hauekin:

  • Ekainaren 1etik 15era eta irailaren 16tik 30era: astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:00etara. Larunbata eta igandean 11:00etatik 20:00etara.
  • Ekainaren 16tik irailaren 15era: astelehenetik igandera 11:00etatik 20:00etara. 

Igerilekuak itxi baino ordu laurden lehenago etengo dira jarduerak. 
Prezioei dagokionez, abonatuek eta 4 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute. Abonatu gabekoen artean 4 eta 16 urte artekoek 5 euro ordaindu beharko dute eguneko, eta, 17 urtetik gorakoek, 7,50 euro. Galdakoztarrek udako abonuez baliatzeko aukera dutela gogoratzen du Udalak, eta hala egiteko gomendioa egiten die herritarrei. Familiarentzako abonamendua hartuta, nahi adina joan ahalko dute familia osoek igerilekura lau hilez, 64,90 euro ordainduta.

Banakako abonamendua 46,90 euroren truke eskuratu daiteke uda osorako, eta 25 urtez azpikoek, 36,10 euroren truke. Abonamenduak Urretako eta Unkinako kiroldegietan eska daitezke. 

Udako igerilekuek ontzi olinpiko bat eta jolasak dituen beste bat dituzte, baita eguzkia hartzeko bi gune ere, bata belar naturala duena eta bestea belar artifizialekoa. 1.166 pertsonako edukiera du guneak eta bertaratzeko ez da aurrez erreserbarik egin behar izango. 

Baldintza klimatologiko txarrak edo beste edozein ezusteko, ez dira inola ere izango sarbide-kuotak itzultzeko arrazoia; halaber, instalazioan sartu diren pertsonek irtetea erabakitzen badute, egun horretan bertan sartu ahal izango dira berriro, baldin eta dagokien tiketa aurkezten badute eta momentu horretan aforoa ez badago beteta. Ohi bezala, animaliekin sartzea debekatuta egongo da eta derrigorrezkoa da araudia betetzea eta igerilekuetako langileen jarraibideak betetzea. 

Jendeak gogotsu itxaroten duen berrikuntza bat izango du aurten inguruak: igerilekuetako taberna zabalduko da. Uztailan espero da irekiera.