Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Unkinako kiroldegia itxi egingo da astelehenetik ostegunera, konpontze lanak direla eta

Kirolak   2023/02/03

Galdakaoko Udaleko kirol arloak jakinarazi du Unkinako kiroldegia publikorentzat itxita egongo dela otsailaren 6, 7, 8 eta 9an kiroldegian bertan egin beharreko lanen ondorioz. Koadro elektrikoa bere osotasunean aldatzeko beharra dago eta segurtasunagatik itxita egongo da kiroldegia. 

Egun horietarako aurreikusita dauden ikastaroak Urreta Kiroldegian egingo dira. 

Itxieraren arrazoia ulertuko dutelakoan, eskerrak eman nahi dizkie Udalak erabiltzaileei.