Bilatzailea:

Hasiera |

Berri guztiak

Berri guztiak

Bertoko produktuen azoka irailean itzuliko da

Iraunkortasuna   2024/07/26

Lehendakari Agirre plazako arkupeetan ostegunetan jartzen den bertoko produktuen azokak etenaldia egingo du udan. Abuztuan baserritarrak ez dira euren postuetan egongo barazkiak, gazta, ogia, eztia, esnekiak, txorizoa, euskal pastela, piperrak, barraskiloak, marmeladak eta abar saltzeko.`Gure Lurreko Merkatua´ irailaren 5ean itzuliko da Galdakaora, gure inguruko produkturik onenak eskaintzeko.

Azoka hau Galdakaoko Udalak 2022an martxan jarritako egitasmoa da, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearekin elkarlanean. Ostegunero egiten da azoka dozena bat posturekin, eta hurbiltasuna izaten du ezaugarri, produktuak gure lurretatik plazara iristen baitira, galdakoztarren eskura 0KMko elikagaiak jarriz.

Azoka irailean itzuliko da, ostegunero 17:00etatik 20:30era, Lehendakari Agirre plazako arkupeetara.