Igo
  • 2018/06/20

“El Drogas” kartel-buru izango da Galdakaoko jaietan, irailaren 15ean, zapatua, Ardanza parkean

Barricada taldeko liderra izan zan Enrique Villarreal, "El Drogas", izango da Galdakaoko santakurtzetako kartel-buru. Ardanza parkean joko dau, irailaren 15ean, zapatua.


"El Drogas" rock espainiarreko izen nabarmenetako bat da, gaur egun bere izengoitia daroan bandako liderra izanik, Rhythm & Blues Band taldea lagun. Banda hau bederatzi musikariz osatuta dago eta aurten jira barri bat hasi dau, rhythm & bluesean, rock & rollean eta soinu elektroakustikoetan oinarritutako errepertorioa joaz, bere ibilbide musikalean ezagutu diran kantuen selekzioa eskainiz.


"El Drogas" Galdakaora etorriko da ondoko musikariek lagunduta: Txus Maraví (gitarra), Eugenio Aristu (baxua), Brigi Duke (bateria), Germán San Martín (akordeoia, pianoa eta teklatuak), Selva Barón (koroak eta perkusioa), Patricia Greham (koroak eta perkusioa), José Luis Gómez 'Koki' (saxoa) eta Javier Blázquez (tronpeta).


Ainhoa Agirregoikoa, kultura arloko zinegotziak azpimarratzen dauenez, "talde honegaz, "El Drogas" buru, goi-mailako kontzertua eskaini gura dogu santakurtzetan, zaleen eskariari erantzunez. Izan be, musika-taldeen kartela aukeratzeko parte-hartze prozesuakatik zorionak emonaz gain, kartel-buru honen moduko "talde "izar" bar eskatzen euskuen herritarrek. Musikari nafarrak eta banda honek lagunduko deuskue eskaintza musikala hobetzen".