Igo
  • 2022/06/22

Ekitaldia egingo du udal gobernuak hurrengo asteazkenean herritarren aurrean, Gobernu Planaren egoeraren berri emateko

Udal gobernu hau osatu zenetik hiru urte bete direnean eta legealdirako bide orria izaten ari den Gobernu Plana aurkeztu zenetik bi urte eta erdi igaro direnean, herritarren aurrean kontu emateko ekitaldia egingo du gobernu taldeak. Asteazkenean izango da gobernuaren, herritarren eta eragileen arteko hitzordua; ekainaren 29an, 19:00etan, Gandasegi eskolan. 


Gobernu Plana aurkezteko leku eta forma berean egingo da honako agerraldia ere: Gandasegi eskolako areto nagusian izango da, gobernu taldea osatzen duten zinegotzi guztiek hartuko dute parte, eta ondoren, mokadutxo baten bueltan elkarrekin solasteko aukera izango dugu. Duela bi urte eta erdi aurkeztutako 100 neurrien egoeraren berri emango da bertan, zinegotzien beraien ahotik.


Galdakaoko herritar eta eragileak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu Udalak, eta hartarako aurrez izena emateko eskatzen dugu.
udala@galdakao.eus helbidera mezua idatzita edo 94 401 05 06 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena.