Igo
  • 2020/06/03

Ekainaren 8an hasiko da Galdakaoko Musika Eskolan 2020 / 2021 ikasturterako matrikulatzeko epea

Galdakaoko "Máximo Moreno" Udal Musika Eskolak 2020 / 2021 ikasturterako matrikulatzeko epea ekainaren 8an, astelehenean, zabalduko du.


Antzinako ikasleek zein berriek ekainaren 26rarte egin ahal izango dute matrikula, bai aurrez aurre zentroan bertan, bai telematikoki. Ordutegia, astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da, eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara.


Eskolak 4 maila eskaintzen ditu, musikarekin lehen harremana izatetik hobekuntza arte. Adinari dagokionez, matrikularen urte naturalean 5 urte betetzen dituztenetik aurrerako ikasleak sartu ahal izango dira.


Gainera, "Máximo Moreno" Musika Eskolak, besteak beste, 14 urtetik gorakoentzako tailerrak, errefortzu eskolak erregimen arautura (kontserbatorioa) sarbidea egiteko probak gainditzeko, abesbatza edo hezkuntza bereziko musika gela eskaintzen ditu. Prestakuntza-eskaintza guztia, instrumentuak barne, https://www.galdakao.eus/musika-eskola/ webgunean kontsulta daiteke.


Azkenik, Usansolon ere aurrez aurreko eskolak eskainiko dira aurten. Interesa dutenek Urretan dagoen zentroan, 94 601 04 55 telefonoan edo musikaeskola@galdakao.net helbide elektronikoan galdetu ahal izango dute.