Igo
  • 2021/10/09

Ehun urte bete ditu gaur Manuela Arrieta galdakoztarrak; zorionak!

Egun handia da gaur Manuela Arrietarentzat eta bere senide zein lagunentzat. 1921eko urriaren 9an jaioa, 100 urte bete ditu galdakoztarrak, indartsu gainera!

Galdakaoko Udalak zorion mezua helarazi dio Arrietari. Ordezkari nagusiak joan zaizkio etxera, eta omenduak lore sorta jaso du Udalaren izenean.