Igo
  • 2021/02/18

Eguzkibegi ikastolako LH 6.eko ikasleen galderei erantzun die alkateak udaletxean

Eguzkibegi ikastolako LH 6. mailako ikasleak Iņigo Hernando Galdakaoko alkatearekin egon dira gaur, udaletxean. Sarreran harrera egin die alkateak, eta pleno aretora joan dira guztiak.


Bertan, bisitaren asmoen berri eman diote ikasleek beraiek alkateari: egoera eta bizimodu diferenteak aztertu nahian, Senegalgo herri bateko eta Galdakaoko egoerak alderatzeko datu bila joan dira udaletxera.


Denetariko galderak egin dizkiote ikasleek alkateari: ur kontsumoari, garraioari, gizarte laguntzei, kutsadurari, kiroldegiei eta etxebizitza duinei buruzkoak, besteak beste.


Alkateak, galderei erantzun ondoren, alkatearen zein zinegotzien eserlekuetan jartzeko aukera eman die ikasleei. Gustora hartu dute lekua ikasleek, eta botaketa bat ere egin dute bertan, Hernandok osoko bilkuren funtzionamendua azaldu ondoren.