Igo
  • 2018/06/12

Eguzkibegi Ikastolak “Bidezko merkataritzaren aldeko Ikastetxea”ren aitorpena jaso dau

Joan dan ekainaren 8an, barikua, Eguzkibegi Ikastolak "Bidezko merkataritzaren aldeko Ikastetxea" diploma jaso eban, ikasleak protagonista izan ziran ekitaldian. Bertan izan ziran Proyde-Prodegako ordezkaritza, aitorpen hori kudeatzen dauen erakundea, Ingurugela eta Galdakaoko Udala.


Ikastetxeko patioan izan zan ekitaldian "Han eta hemen" antzezlan laburra izan zan, merkatuak ekoizleei eskaintzen deutsiezan baldintza bidegabeak azalduz, kultura anitzeko dantza eta, amaitzeko, bidezko merkataritzako baloiakaz jokatutako futbito txapelketa.


Holan, Eguzkibegi Ikastola aitorpen hau lortzen dauen Bizkaiko lehenengo ikastetxea bihurtzen da. Izan be, aitorpen horren bidez egiaztatzen da Ikastetxe horrek Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea izateko 4 irizpideak betetzen dauzela: Eskolako lan-talde bat izatea, Bidezko merkataritzaren aldek politika idaztea eta izatea, Ikastetxe barruan Bidezko Merkataritzako produktuak sustatzea eta erabiltea eta Bidezko Merkataritzaz sentsibilizatzea, laneko tailerren bitartez edota bestela Ikastetxean edo, orokorrean, ikastetxean.


"Bidezko Merkataritza nazioarteko merkataritzaren alternatiba bat da, alkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako eredua proposatzen dauena, Hegoaldeko komunidade ahulagoen berdintasuna handiagoa eta ahalduntzea bilatuz. Beraz, aldaketarako potentzial handiko tresna da", deklaratzen eban Proyde-Proega Fundazioko Idoia Azpilicueta andreak.


"Harro gagoz, Eguzkibegik, udalerriko ikastexea dan aldetik, aitorpen hori lortzea, norabide onean lan egiten dabela eta era sistematizatuan egin dabela berretsiz. Horregaitik, beste ikastetxeak be animatzen doguz Eguzkibegik hartutako bideari ekin deioen, guztion artean, Galdakao hobea lortu daigun" baieztatu dau Ibon Uribe Alkateak, ekitaldian bertan egon zana, Ruben Seoane, Jasangarritasun eta Parte-hartze Arloko zinegotziagaz batera.