Igo
  • 2020/11/05

[Eguneratuta] Tabernetako terrazen kokapen handitua urtea amaitu arte mantentzeko erabakia ez da gauzatuko bihartik aurrera

Eusko jaurlaritzak ezarritako ostalaritzaren itxiera dela eta, erabaki hau ez da bihartik aurrera gauzatuko.

Covid-19aren eraginak arintze aldera tabernen terrazetarako lekua handitzeko hartu zen erabakia urtea amaitu arte luzatzea erabaki zuen atzo Galdakaoko Udalak. Baina Neurri hori ezin izango da bihartik aurrera gauzatu, Inigo Urkullu lehendakariak atzo iragarritako ostalaritza osoaren itxiera dela eta.


Gaur arte, pandemiaren eraginez jardun ekonomikoa etengabe murrizten ari zaion sektorearentzat lanari eusteko modu bakarra ziren terrazak ; are gehiago, tabernen barruko aforoa nabarmen gutxitzeaz gain barran kontsumitzea ere debekatu denean.


Herriko ostalaritza laguntzeko eta pandemiari aurre egiteko beharrezkoa den pertsonen arteko distantzia errazteko neurri gisa hartu zuen erabakia Galdakaoko Udalak,baina erabaki hori ezin izango da aplikatu, oraingoz, Eusko Jaurlaritzak bihartik aurrera, azaroak 7, ezarritako itxieragatik.


.