Igo
  • 2019/01/17

Eguneko Arreta zerbitzu esperimentala martxan jarri da Galdakaon arrisku edo mendekotasun ertaineko egoeran dauden adinekoentzat

Galdakaoko udalaren Gizarte-ekintza Sailak eguneko arreta-zerbitzu esperimentala jarri du martxan, udalerriko zaurgarritasun-egoeran eta arriskuan edo I. mailako mendekotasun-egoeran dauden adinekoei zuzenduta. Pertsona bakoitzak Jarduera Plan indibidudala izango du, programako profesionalekin adostuta, beste aukera batzuen artean.


Zerbitzua gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen arteko lan koordinatuaren bitartez garatuko da eta bizi-baldintza osasungarriak eta prebentziozko programa bereziak sustatzeko jarduerak egingo dira, adinekoek euren bizi-ingurunean jarrai dezaten.


Zerbitzu esperimental honen aurkezpena asteon egin da, Txema Larrazabal, Arloko zinegotziaren eskutik, adineko 9 pertsonen aurrean, gehienak senideek lagunduta (7 pertsona gehiago). Momentu honetan, uztailaren 12ra arte martxan egongo den zerbitzu honetan hamar pertsona daude inskribaturik.


Zerbitzu honen helburua da adinekoak egunez joan daitezkeen tokia eta intentsitate baxuko laguntza ematen duen baliabidea eskaintzea, arreta-beharrizan berezien arabera. Horren xedea da:


. Autonomia-maila hobetu edo mantentzen laguntzea, narriadura atzeratuz eta bizilekuan ahal den denbora gehien mantentzea ahalbidetuz.


. Gizarte-harremanak eta komunikazioa mantentzen laguntzea, isolamendua eta bakartasuna aurreikusiz.


Nori dago zuzenduta?


Galdakaoko udalerrian erroldaturik eta ondoko ezaugarrietako batzuk dituzten adinekoentzat.


. Mendekotasun arriskuan edo I. graduko mendekotasun egoeran dauden 65 urtetik gorako pertsonentzat.


. Mendekotasun-egoera aitortuta ez duten 75 urtetik gorako pertsonentzat, ahultasun-egoeran, gizarte-isolamenduan edota bakartasunean daudenean.


. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileentzat.


. Zailtasunak bizitzen ari diren 75 urtetik gorako pertsonentzat, senide maiteak galduta, dolua, depresioa, autoestimu-maila baxua etab. nortasunean nabarmen eragiten dutenak