Igo
  • 2022/06/22

Egitarau oparoa San Juan bezpera ospatzeko, ostegunean

Ohiturari jarraituz, aurten ere San Juan bezpera ospatuko da egitarau oparo batekin. 

Hori horrela, bihar, hilak 23, honako egitaraua prestatu dute herriko zenbait eragilek Galdakaoko Udalarekin batera:

  • 19:00etan, Mugaburuko landan, Gazte Sortzaileen Azoka antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak. Musikarien diskoak, poltsak, arropak, liburuak, margolanak, argazkiak eta grafiteroak egongo dira. 
     
  • 22:00etan, Santi Brouard enparantzan, San Juan suaren inguruan dantzak, errituak eta konjuroak egingo ditu Andra Mari Dantza taldeak. Urtero bezala, San Juanetako kantak, ume-jolasak eta erromeria ere izango dira. 
  • 22:30ean, Mugaburuko landan, dantza ikuskizuna antolatu du Taupaka Dantza eskolak. 
  • Ostean, 22:45ean, Mugaburuko landan ere bai, Guzur Aretxa kultur elkartearen eskutik, San Juan gaua ospatuko da: Trikitilariak, txalapartariak, San Juan Sua eta Txokolatea.
  • Eta, 23:00etan, Gazte sortzaileen kontzertuak antolatu ditu Zizpa Gazte Konpartsak.