Igo
  • 2021/06/28

Egindako lana eskertu eta aitortu die alkateak erretiroa hartu duten udal langileei

Udaletxeko langile izan diren eta 2018tik erretiroa hartu duten jubilatuei aitortza egin die Udalak gaur. 14 behargin jubilatu dira azken hiru urteetan, eta guzti horiei egindako lana eskertu die Iņigo Hernando alkateak, udaletxeko pleno aretoan egindako ekitaldi xumean.

Langileek Udalaren funtzionamendu onerako duten garrantzia plazaratu du alkateak, egiten duten beharra eskertu die, eta Udalaren errekonozimendua adierazi die, Maite Arandia Langileen Kudeaketarako zinegotziarekin batera zuzendutako aitortza ekitaldian.