Igo
  • 2021/10/15

Egin da udal jabetzako aparkalekuak banatzeko zozketa; webgunean ikus daitezke zerrendak

Gaur eguerdian egin dira Berezikoetxeko, Iturrondoko, Laminarrietako, Lapurdiko eta Paopako parkingetan hutsik zeuden aparkalekuak hilean 30 euroko alokairuan emateko zozketak. Jendaurrean egin dira zozketak, Torrezabaleko areto nagusian, eta 72 herritar joan dira banaketa bertatik bertara jarraitzera. Hain zuzen, herritar horietako lau boluntario izan dira banaketarako zenbakiak atera dituztenak.

Webgunean ikusi daitezke parking bakoitzeko zerrenda osoak, baina hona laburpena:

1- BEREZIKOETXE: 10 aparkaleku arrunt zeuden banatzeko (gehi mugikortasun urrikoentzako bat), eta onartutako 194 eskatzaile.

▶️ Egoiliarrak: 165 zenbakitik 174 zenbakira artekoek eskuratu ahalko dute aparkalekua, biak barne.
▶️ Ez egoiliarrak: Inork ez zuen izenik eman.
▶️ Mugikortasun urriko pertsonak: Plaza bat zegoen banatzeko, eta eskatzaile bat. Beraz, berari egokitu zaio lekua zuenean.

2-  ITURRONDO: 16 aparkaleku arrunt zeuden banatzeko (gehi mugikortasun urrikoentzako hiru), eta onartutako 269 eskatzaile.

▶️ Egoiliarrak: 130 zenbakitik 145 zenbakira artekoek eskuratu ahalko dute aparkalekua, biak barne.
▶️ Ez egoiliarrak: Galdakaon bizi ez arren lanera Galdakaora etorri behar dutenen eskaerak itxaron zerrendan sartuko dira, 1.002 zenbakitik aurrerako ordenean.
▶️ Mugikortasun urriko pertsonak: Pertsona bakarrak egina zuen eskaera eta beraz zuzenean egokitu zaio aparkalekua.

3- LAMINARRIETA: 48 aparkaleku zeuden banatzeko, eta onartutako 73 eskatzaile.

▶️ Egoiliarrak: 28 zenbakitik 2 zenbakira artekoek ( 28tik 73ra eta 1tik 2ra) eskuratu ahalko dute aparkalekua, biak barne.
▶️ Ez egoiliarrak: Ez da eskatzailerik izan.
▶️ Mugikortasun urriko pertsonak: Ez da eskatzailerik izan.

4- LAPURDI: 71 aparkaleku arrunt (gehi mugikortasun urrikoentzako lau) zeuden banatzeko, eta 306 eskatzaile.

▶️ Egoiliarrak: 100 zenbakitik 170 zenbakira bitartekoek eskuratu ahalko dute aparkalekua, biak barne.
▶️ Ez egoiliarrak: Galdakaon bizi ez arren lanera Galdakaora etorri behar dutenen eskaerak itxaron zerrendan sartuko dira, 1.002 zenbakitik aurrera.
▶️ Mugikortasun urriko pertsonak: 1 zenbakitik aurrerako ordenean.

5- PAOPA: 122 aparkaleku zeuden banatzeko (gehi mugikortasun urriko pertsonentzako 3), eta 133 eskatzaile onartuta.

▶️ Egoiliarrak: 73 zenbakitik 63 zenbakira artekoek ( 73tik 131ra eta 1etik 63ra) eskuratu ahalko dute aparkalekua.
▶️ Ez egoiliarrak: Galdakaon bizi ez arren lanera Galdakaora etorri behar dutenen eskaerak itxaron zerrendan sartuko dira, 1.001 zenbakitik aurrerako ordenean.
▶️ Mugikortasun urriko pertsonak: Ez da eskaerarik izan.

www.galdakao.eus webgunean ikus daitezke zerrenda guztiak. Webgunearen orri nagusian, behekaldean dagoen "Aparkalekuen eskaerak" bannerrean sartu, eskuinaldean kokatutako "Hasitako promozioak. Aukeratu" atalean klikatu, nork bere parkinga aukeratu, eta "Kontsultak" atalean daude zerrendak.

Orain, zozketaren arabera aparkalekua hartzeko aukera duten pertsona guztiei errekerimendua bidaliko zaie etxera, baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatuko duten dokumentazioak aurkeztu behar dituztela jakinarazteko. Dokumentu horiek ezarritako epean aurkeztu beharko dituzte orduan, eta, ordainketa eginda, esleitutako lekua erabiltzen hasi ahalko dira.

Zozketaren arabera aparkalekurik egokitu ez zaien herritarrak itxaron zerrendan geratuko dira oraingoz, baina oso litekeena da horietako batzuek aparkalekua eskuratu ahal izatea. Izan ere, beste aparkaleku batzuk erreskatatzeko tramiteetan jarraitzen du Udalak, eta beste hainbat leku libre izango dituela aurreikusten du. Horiek, itxaron zerrendaren arabera banatuko dira aurrerantzean.

Udalak egin duen banaketa honekin, aparkalekuen arazoa arintzen laguntzeaz gain eta herritarrei alokairua ohi baino merkeago eskaintzeaz gain, galera ekonomiko bati ere amaiera emango zaio. Izan ere, orain arte hutsik zeuden aparkalekuengatik urtean 100.000 euro inguru ordaindu behar izaten zizkien Udalak parkingen komunitateei. Orain, aparkalekua alokairuan hartuko dutenek ordainduko dituzte komunitate gastu horiek, eta gainera, alokairuei esker, 100.000 euro euro jasoko dira herriarentzat; kudeaketa berri honek 200.000 euroko onura ekarriko dio Udalari, herritarrei aparkalekuak merke eskaintzeaz gain.