Igo
  • 2021/07/13

Egiarako bidea egokitzeko lanak hasiko dira bihar

Errekaldeko bidearen hasieran, hobetze lanak egingo dituzte bihartik aurrera. Espaloia hobetu eta zebrabide berri bat jarriko da, zehazki, segurtasuna hobetu eta ikastetxeetara doazen autobusen ibilbidea errazteko helburuz. Bihar hasiko dira lanak, eta bi aste iraungo dute.

Errekaldeko bidean, autopista azpiko tunelean, espaloia berregin egingo da; hobetu, eta luzatu. Errekalderako bidea eta Egiarakoa banatzen diren bidegurutzeraino luzatuko da espaloia, eta bertan zebrabidea jarriko da, segurtasunez ibili ahal izateko.

Asteazkenean hasiko dira lanak eta bi astez luzatuko dira.