Igo
  • 2019/06/12

Egian ortu ekologikoak izateko egokitutako 34 partzela zozketatu dira

Galdakaoko udalak Egian eraiki eta herritarren esku jarri diren ortu ekologikoen 34 partzela zozketatu zituen joan den astean.


Zozketa ekintza publikoan burutu zen Udaletxeko Aretoan, jardunean dagoen Jasangarritasun, Parte-hartze eta Pertsonal arloko zinegotzia, Ruben Seoaneren eta Idazkari Orokorra, Itxaso Triguerosen aurrean.


Ekitaldi publikoa Ruben Seoanek emandako azalpen laburrarekin hasi zen. Bertan udalak ortu ekologikoak sustatzeko arrazoia eman zuen eta ondoren zozketaren nondin-norakoak azaldu zituen.


Publikoaren artean boluntario bat eskatu zen eta bere aurrean zozketa-kutxan 61 txartel sartu ziren. Pleguan ezarritakoaren arabera, boluntarioak txartel BAT atera zuen eta txarteleko zenbakia zeukan pertsona, hain zuzen ere, Egiako aisialdiko ortu ekologiko bat erabiltzeko eskubidearen adjudikaziodunen zerrendako lehenengoa izan zen. Gainerakoak hurrenkera korrelatiboan aukeratu ziren, ateratako txartelaren hurrengo zenbakitik izendatzen hasi eta ateratako bolaren edo txartelaren aurreko zenbakia izendatuta zeukan pertsonarekin amaituz.


Boluntarioak kutxan utzitako txartelen 3. zenbakiduna atera zuen. Adjudikaziodunen behin-behineko zerrenda hemen kontsulta daiteke: web municipal.


Azkenik, gogoratu behar da epe barruan inskribatu ez ziren pertsonek edozein momentutan inskriba daitezkeela, itxaron zerrendan atzetik, eskabidea aurkeztu den hurrenkeraren arabera geratuko liratekeelarik.