Igo
  • 2019/05/17

Egiako aisialdiko ortu ekologikoetan sartzeko gaur argitaratu den behin-behineko zerrendan hirurogeita bat pertsona onartu dira

Galdakaoko udalak gaur argitaratu du Egiako aisialdiko ortu ekologikoetan sartzeko eskatzaileen behin-behineko zerrenda. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, maiatzaren 10ean, Alkate-dekretu bidez onartu da onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda. Zerrenda hori Galdakaoko udalaren web-orri ofizialean eta Udalaren Iragarki-oholean argitaratu da.


Guztira, behin-behineko zerrendan hirurogeita bat pertsona onartu dira.


Hemendik aurrera, argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epea zabaltzen da, hau da, maiatzaren 31ra arte, eskabideetako akatsak zuzentzeko edo kontsideratzen dena alegatzeko.


Epe hori amaitu ondoren, Alkateak ebazpena emango du behin betiko onartuen zerrendarekin, eskatzaile bakoitzari zenbaki bat ezarriz alfabetoaren hurrenkeran, zozketan parte hartuko duten ordena izango dena, lehentasunezko bestelako hurrenkerarik ez dagoela. Era berean, zozketa hasiko den lekua, data eta ordua adieraziko dira. Ebazpen hori Galdakaoko udalaren iragarki-oholean eta Udalaren web-orri ofizialean argitaratuko da.


Galdakaok duela 4 urte ortu ekologikoak izango ditu, herritarrek euren barazki eta ortuariak sorraraz ditzaten bertan, beti ere aisialdi aktiborako eskaintza askotarikoa izan dadin. Eskaintza handitu zen 2018. urtean, bigarren fasea eraikiz. Zehazki, Egia auzoan 36 ortu eraiki dira, 40 eta 50 metro koadroko azalerarekin, horietatik bi helburu pedagogikoetarako udalaren esku geratzen direlarik.


Ekimen hau 2011ko irailaren 29ko udalbatzaren osoko bilkuran izan zuen hasiera, PPk aurkeztutako mozioari, zuzenketa bat erantsita, EAJ-PNV, PSE-EE eta GB-EzAn udaltaldeek sostengua eman ostean, garapen iraunkorrari eta hori lortzeko ekintzei lotuta dagoelarik.