Igo
  • 2021/07/21

Egia eskolako teilatua konpontzeko lanetan ari da Udala

Hondatuta zegoen Egia eskolako teilatua, zaharkituta; itoginak ere bazituen. Eta eraikinaren kanpoaldeko zati bat ere apurtuta zuen. Hori guzti hori konpontzeko lanetan ari da Galdakaoko Udala.
Eskola hutsik dagoela baliatuta, haurren udako oporraldian ari dira konponketa lanak egiten. Uda osoan arituko dira lanean beharginak, eta ikasurtea hasterako, konponduta egongo dira bai teilatua eta bai zaharkituta zegoen horma. Lan horiek egitera 189.968 euro bideratu ditu Galdakaoko Udalak.