Igo
  • 2019/04/05

EEBB, Alemania, Frantzia eta Holandako taldeek musika esperimentalaren erdigune bihurtuko dute Galdakao, IV. Kaiola Festibalarekin

Bi egunetan, eta aurreko formatua aberastuz, EEBB, Alemania, Frantzia eta Holandatik etorriko diren taldeek musika esperimentalaren erdigune bihurtuko dute Galdakao, ekainaren 7an eta 8an, IV. Kaiola Festibalarekin.


Ainhoa Agirregoikoa, Kultura zinegotziak, edizio honen aurkezpenean, azpimarratu duenez, "Kaiola Festibala behin eta berriro asmatzen da, urtez urte sendotuz joateko eta musika esperimentalaren "gozamena" eskaintzeko. Publikoaren eta kritikaren erantzun ona da euskarririk onena edizio bakoitzean eraberritu gaitezen".


Aritza Landaluze, koordinatzailearen iritziz, festibala, "beste herrialdeetatik etorritako musika eskaintza desberdinen topalekua da, ezagutzen duguna zabaltzeko eta Euskal Herrian esperientzia "bakarra" bizi ahal izateko".


Programa ekainaren 7an hasiko da, 20:00etan (Torrezabal), sarrera librearekin, Servando Rocha idazle kanariarrarekin solas egiteko. Gaia "Anabasa ea urte ilunak" izango da.


Servando Rocha, idazlea, editorea (La Felguera Editores eta Agente Provocador) eta kulturako aktibista da. Abangoardiako mugimendu eta muturreko edota lurrazpiko gertakari kulturaletan aditua da


Ekainaren 8an (20:30ean), 15 euroko prezio bakarrean, bost taldek joko dute Torrezabalen, musika alternatiboa deritzan horretan punta-puntakoak direnak, nazioarte mailako kontzertu garrantzitsuetan ospe handia irabazia dutenak eta, produkzio diskografiko zabala eta publiko fidela izanik, planteamendu honi eusten diotenak. Bost taldeak ondokoak dira:


. HEATHER LEIGH & PETER BR÷TZMANN (EEBB, ALEMANIA)


. ENABLERS (EEBB)


. THE EX (HERBEHEREAK)


. GH…DALIA TAZART»S (FRANTZIA)


. CHRISTINE ABDELNOUR & CHRIS CORSANO (FRANTZIA/EEBB)


Talde hauen fitxa teknikoa hemen kontsulta daiteke: www.galdakao.eus