Mozoilo Triatloi Taldeak antolatuta urrian Galdakaon egin zen Duatloi Txiki lasterketan ateratako dirua Dya-ri eman diote antolatzaileek.
Laguntzaileek egindako ekarpenei esker, 625 euro lortu ziren ekimenarekin. Triatloi taldekoko zuzendaritzak eman dio dirulaguntza Dya-ri udaletxean, udal talde guztien babesarekin.