Igo
  • 2020/02/17

Dozenaka ekintza, eragileekin batera antolatutako inauterietan

Musika, dantza eta algara. Kalejirak eta desfileak. Jana eta edana, tailerrak eta jolasa. Otsailaren 20tik martxoaren 7ra bitartean dozenaka ekintza antolatu dituzte Galdakaoko Udalak eta dozena bat elkartek baino gehiagok, inauteriak ospatzeko.


Mozollokerren begiradapean Galdakao erdigunean, eta nork bere berezitasunekin, auzo elkarteei esker auzoetan. Usansolon, Euskal Herriko beste txoko batzuetako usadioak ekarrita.  Ondo pasatzeko aukerak ugariak izango dira datozen asteetan, musika eskolako irakasle batek espresuki egindako kanta eta guzti.


Udalak eskerrak eman nahi dizkie udalarekin elkarlanean programa osatzen duten Maximo Moreno Musika Eskolari, Da Capo musika bandari, Al Libitum txistu bandari, Anra Mari eta Oinarin dantza taldeei, Areto dantza elkarteari, La Morenita Extremadurakoen zentroari, Zizpa gazte antolakundeari, Aperribai, Kapitxime eta Gorozibaiko auzo elkarteei, Argizai eskaut taldeari eta Gazte Topaguneei, eta parte hartzera deitzen ditu herritarrak ere.


INAUTERIETAKO EGITARAUA PDF-AN

2020_Galdakaoko_Inauteriak.pdf