Igo
  • 2019/05/31

Domekan ekainak 2 kirolaren jardunaldi irekia izango da Galdakaoko Kurtzeko plazan eta Iturrondon

Galdakaoko udalak eta udalerriko gimnasioek bat egingo dabe domekan ekainak 2 kirolaren jardunaldi irekiagaz, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimenean. Aurten ez da aurretiaz inskripziorik egin behar izango, jardueretan parte hartu ahal izateko.


Kasu honetan, Kurtzeko plaza eta Iturrondo plaza izango dira kirolgintzara hurreratzeko aukeratu diran guneak.


Bostgarren urtez jarraian, "Esku pilota plazara" ekimena burutuko da, euskal pilota sustatzeko proiektua. Horretarako, herrietako eraikuntza garrantzitsuenen hormak frontis moduan erabiliz sortu zan jokoaren zuztarrei helduz, Iturrondo plazan frontoi eraongarri bat jasoko da (14 metro luze, 10 metro zabal eta 4,5 metroko altuerakoa), haurrek, gazteek eta nagusiek esperientziaz gozatu dagien.


Zehazki, egun horretako jarduera-programa ondokoa da:


. Body combat - strong by zumba (Kurtzeko plaza, 12:00-13:30)


. Zumba (Kurtzeko plaza, 18:00-20:15)


. Esku pilota plazara (Iturrondo plaza, 12:00-14:15 eta 18:00-20:00).